Mumiaren Lagunak is on Facebook. To connect with Mumiaren Lagunak, log in or create an account.
Mumiaren Lagunak is on Facebook. To connect with Mumiaren Lagunak, log in or create an account.
Mumiaren Lagunak
Journalist
Like
Liked
About
http://mumiaaske.wordpress.com/
Journalist
MUMIA ABU-JAMAL – 30 URTE PRESO ETA HERITZA ZIGORREAN


Abenduaren 9an, Philadelphiako (EEBB) polizia bat ustezko erailketarengatik Mumia Abu-Jamal atxilotu, espetxeratu eta heriotzera zigortu zutenetik 30 urte beteko dira.

Mumiaren aurkako epaiketa fartsa bat izan zen eta arrazakeriaz beteriko jarrerak agerian gelditu dira. Sistema politiko eta judizialak zilegitasunik gabeko neurri ilegalak erabili izan ditu Mumia Abu-Jamal kondenatu eta erailtzeko; Malcolm X eta Martin Luther Kingen garaian herri afroamerikarraren askapenaren aldeko borroketan murgiltzen zen Black Panther ohia deuseztatzeko, “Ahotsik gabekoen ahotsa” ezizenez ezagutua zen kazetari kritikoa desagerrarazteko.

Bitartean, 1990eko hamarkadatik EEBB, Frantzia eta Alemaniatik hasi eta munduan zehar zabaltzen ari den Mumiaren aldeko kanpaina garatu izan da. Gaur egun, Mumiari elkartasuna helarazten dioten mugimenduak kontinente guztietan ikus daitezke. Behin baino gehiagotan kaleetako presioaren ondorioz, berehalako exekuzioa geldiaraztea lortu izan da; 1995an bezala, erailketa ia gauzatua zegoela.

Elkartasun mugimendu handi honek desmostratzen du Mumia ez dela beste preso politiko arrunta bat, bere borroka etengabearen bidez, bere idazkien bidez, bere liburuen bidez eta bere gertakizunaren dokumentalen bidez Amerikako beltzen erresistentziaren ikur bihurtu da. Baina ez beltzen askapenaren mugimenduarena bakarrik, baita borroka antikapitalistaren eta Heriotza Zigorraren aurkako borrokaren ikur.

30. urteurren honen eta Giza Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira, mundu osotik elkartasun ekimenak antolatuko dira abenduaren 10aren inguruan: mozio instituzionalak, elkarretaratzeak, graffitiak, kale izenen izenpetze sinbolikoak (Pariseko “Rue de Mumia Abu-Jamal”), herri eta hirietan Ohorezko Seme izendatzeak (Paris, Montreal...), edota elkarte eta kolektiboetan Ohorezko kide idendatzeak.

Egun horretarako hemen, Euskal Herrian, bereziki Mumia omendu nahi dugu, munduko beste preso politikoak ahaztu gabe; besteak beste, Amerikako Indioen Mugimenduko militantea den Leonard Peltier (34 urte preso EEBBetan) edota euskal preso politikoak.

MUMIA ABU-JAMALENTZAKO EPAIKETA BERRI ETA INPARTZIALAREN ALDE

MUNDUKO ARRAZAKERIAREN KONTRA

HERIOTZA ZIGORRAREN KONTRA

MUMIA ASKE!
See All
Page Transparency
Facebook is showing information to help you better understand the purpose of a Page. See actions taken by the people who manage and post content.
See All